XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) hamarrak ohean bertan entzuten nituen eta handik aurrerako guztia magikoa izaten zen.

Gaueko hamarrak elizako kanpaietan entzuten nituen, baina gertuago, bizilagunaren erlojuan ere bai.

Erlojuak orduan hitz egiten zuela ematen zuen, eta esaten zidala:

Hamarrak diTTUN, TTUN, TTUN... eta horrela hamar aldiz segidan, ni lokartzeko edo.

Gero, ia gauero amets egiten nuen, eta ametsak zoragarriak izaten ziren, eta ni irrikatzen egoten nintzen ametsetan hasteko.

Batzuetan, tripakada handiengatik edo beldurrezko pelikulengatik, amesgaiztoak izaten ditut.

Orduan amari kontatzen dizkiot eta berak lasai egoteko esaten dit.

Pertsona batzuek, gure osasuna zaintzeko, odola aztertzen dute, eta beste batzuek, berriz, txiza: ba nire amak ametsak aztertzen ditu eta horregatik omen da psikologoa.

Baina okerrena da ametsak gordetzeko